Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ohiko udalbatzarra izango da gaur astelehena, azaroak 27

Ohiko udalbatzarra izango da gaur astelehena, azaroak 27

2017ko urriaren 30ean egindako Osoko bilkura.

2017/11/27

Udalbatza Aretoan, 19:30ean.

Eibarko Udalak Osoko bilkura hartuko du gaur astelehena, azaroak 27, 19:30ean.

Gaur arratsaldeko saioa Twitter sare sozialaren bidez kontatuko da zuzen-zuzenean. Ohikoa denez, Twitterren udalbatzaren saioak kontatzeko #UdalbatzaEibar eta #PlenoEibar etiketak edo hashtag-ak erabiliko dira. Gainera, udalbatzaren saioa zuzenean ikusi ahal izango da Udalaren YouTubeko kontu ofizialean.

Gai zerrenda

1. atala: 2017ko irailaren 25ean eta urriaren 17an  Udalbatzak egindako bilkuretako akta-zirriborroak onartzea.

2. atala: Agiriak eta posta-bidez­koak.

3. atala: Dictámenes de las Comisiones de Trabajo.

Erakunde, Lurralde eta Lege gaietarako Lan Batzordetik.

Akordio proposamena: Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren barruan dauden Gipuzkoako Administrazioen eremuan, bidaiarien errepide bidezko garraio-zerbitzu publiko erregularrak harmonizatzeko erregelamenduaren aldaketaren onarpena.

Kontu, Ogasun eta Ondare Lan Batzordetik.

1.- Udal Aurrekontuko Kreditu gehigarrien bosgarren espedientea.

2.- Kiroletarako Udal Patronatuaren Aurrekontuko Kreditu Gehigarrien lehenengo espedientea.

4. atala: Premiak

5. atala: Irabazi taldearen mozioa, “Gabonetako argiak eta aldaketa klimatikoa”.

6. atala: Eibarko EAJ-PNV taldearen mozioa, Arragueta 11 eta 13 aurri ekonomiko deklaratzeari eta auzoen zaharberritzea bultzatzeari buruzkoa.

7. atala: Podemos Ahal Dugu-ren mozioa “Autobus geltoki berriaren lekua aukeratzeko parte-hartze prozesua.”

8. atala: EH Bilduren mozioa Gipuzkoako Foru Aldundiari Eibarko Ariel Etxea lagatzeko mozioa.

9. atala: Irabaziren mozioa Ipuruan “Etxe On” aterpetxea aldi baterako alokatzeko.

10. atala: EAJ-PNV taldeak aurkeztu duen mozioa hizkuntza-eskakizunak betetzeari buruz.

11. atala: Galderak eta erreguak.