Eibarko Udala

Urriko "Empalabramiento" ikastaro trinkorako izen-ematea zabalik

2025/09/29
Urrian Empalabramiento ikastaro trinkoa
Urrian Empalabramiento ikastaro trinkoa

Interesdunek urriaren 1era arte eman dezakete izena Immigrazio eta Kultura Aniztasun alorrera deituta edo idatzita (943708440 immigrazioa@eibar.eus).

"Empalabramiento" programaren beste edizio bat antolatu du Eibarko Udaleko Immigrazio eta Kultura Aniztasun alorrak. Datorren urrian egingo da eta formatu trinkoa izango du honek ere, 55 ordukoa.

Urriaren 6tik 29ra luzatuko da, astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 18:00etara.

Portalean egingo den ikastaro honek gaztelanian alfabetatzea du helburu, eta euskaraz ahoz jarduteko oinarrizko ezagutzak ere eskainiko dira.

Izen-ematea datorren urriaren 1era arte dago zabalik.

2025 urteko azken ikastaroa izango da, baina 2026 urtean jarraipena emango zaio formatu berean.