Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Uraren presentzia - Errebali buruzko informazioa

2019/02/14

Atzo egunkari batean atera zen informazio-oharraren aurrean, Errebaleko eraikinean ura dagoela-eta, Obra saileko teknikariek emandako informazioaren bitartez, Eibarko Udalak hauxe argitu nahi du herritarren artean alarmarik sor ez dadin:

Eraikuntza-obrak oraindik egiteke daude, beraz, iragazgaiztu gabe daude. Horrela, normala da ura sotoraino sartzea, eskailera-zulotik, garabi-dorrearen zulotik edo hormigoizko elementuen junturetatik. Eta horri guztiari orubea erreka-mailaren azpitik dagoela gaineratzen badiogu, ez da harritzekoa -2 soto-solairuan ura agertzea.

Hori gerta daitekela ikusita, barrera batzuk egin dira -2 soto-solairuko eskailera-zuloetan ura drainatze-puntuetara eta kanalizazioetara eraman eta hortik ponpaketa-putzuetara bideratzeko. Putzu horiek ura maila jakin batera heltzen denean funtzionatzen dute.

Halaber, lurrarekin kontaktuan dauden elementuak, urarekin kontaktuan egon daitezkeenak, dagokien estaldurarekin eta uraren eragina etengabe jasateko behar diren ezaugarri teknikoekin daude, horretarako neurriak hartu eta diseinatu baitira, zubiekin, bistan geratzen diren egiturekin eta abarrekin egiten den bezala. Beraz, alde horretatik esan behar da egitura-elementuek ez dutela inongo kalterik.