Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Unbetik jaisten den Udalbusaren ordutegi aldaketa

2022/09/23

Astelehenetik ostiralera Unbetik jaisten den Udalbusaren zerbitzuaren ordutegia luzatu egin da, Eibarko hainbat kirol-klubek egindako eskaerei erantzunez. Modu honetan, azkeneko zerbitzua 20:00etan izango da, 19:45ean izan beharrean orain den moduan.

Aldaketa hau datorren astelehenean, irailak 26, jarriko da abian, egun hori barne.