Udaltzaingoko bost agente lanpostu Eibarko Udalerako, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren deialdian

2018/07/13

Udaltzaingoaren Oinarrizko Eskalako agente Kategorian txanda ireki bidez 226 plaza betetzeko hautaketa-prozedurarako deialdia argitaratu da 2018ko uztailaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Deialdia Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarena baldin bada ere, bertan eskaintzen diren 5 lanpostu Eibarko Udalean betetzekoak dira; izan ere, hainbat udalek (Eibarko Udalak, besteak beste) Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiarekin izenpetutako kudeaketa-gomendioaren hitzarmenarekin bat etorriz egin da deialdia.

Informazioa ikusteko, sakatu hemen.

etiketak: lan-eskaintza