Eibarko Udala

Udalbatzak 2026ko otsailaren 23an egindako bilkuran hartutako erabakiak

2026/02/24
2026ko otsailaren 23an egindako osoko bilkura.
2026ko otsailaren 23an egindako osoko bilkura.

Besteak beste, honako hauek onartu ziren: 2026ko ordenantza fiskalen aldaketa-proposamena onartzea eta Martxoak 8- Emakumeen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala.

2026ko otsailaren 23an Udalbatzak honako gai hauek onartu zituen ohiko bilkuran:

1. 2025eko abenduaren 18ko eta 22ko bilkurei dagozkien akta-zirriborroak onartzea.

2. 285/2025 Prozedurako epaiaren berri ematea.

3. 660-2024 Prozedurako epaiaren berri ematea.

4. Berri ematea: PSE-EE (PSOE) udal-taldearen koordinatzaile berria.

5. Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.

6. 2025 eta 2026 urteei dagokien aurrekontuaren aldaketen berri ematea.

7. Udalaren aurrekontuei buruzko informazioaren berri ematea:

  • Aurrekontuaren betearazpena, 4. hiruhilekoa.
  • Ordaintzeko Batez Besteko Epea, 4. hiruhilekoa.
  • Azaroko kontaketa-aktak.

8. 2026ko ordenantza fiskalen aldaketa-proposamena onartzea.

9. Berri-ematea: funtzionario batek aurkeztutako idazkia, norbere konturako jarduera pribatuan aritzeko bateragarritasun-aitorpena ezeztatzeko eskatuz.

10. Martxoak 8- Emakumeen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala.

Bideoa:

Erlazionatutako dokumentua: