Udalbatzak 2026ko maiatzaren 25ean egindako bilkuran hartutako erabakiak
Besteak beste, honako hauek onartu ziren: Eibarko Udalaren kudeaketa materialerako gomendioa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari, Euskal Poliziaren oinarrizko eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa- prozesu bateratuak kudeatzeko eta NO AL PASEO QUE NOS ENTIERRA - EKIALDEA BAI AUZO ELKARTEAK aurkeztutako mozioa, Elkarrekin Podemos – IU Ezker Anitza – Alianza Verde Eibar taldeak bere egiten duena: informazioa eskatzea Estaziño-Azitain pasealekuari buruzko proiektuaren inguruan.
2026ko maiatzaren 25ean, Udalbatzak honako gai hauek onartu zituen ohiko bilkuran:
1. 2026ko apirilaren 27ko bilkurari dagokion akta-zirriborroa.
2. 2025-2026ko plan ekonomiko-finantzarioaren berri ematea.
3. Udalaren aurrekontuaren informazioaren berri ematea:
- Aurrekontuaren betearazpena. 1. Hiruhilekoa.
- Ordaintzeko Batez Besteko Epea. 1. Hiruhilekoa.
- Hutsen zuzenketa: 2025eko likidazioa
4. 2026ko aurrekontuaren aldaketen berri ematea:
- 06/2026 Kreditu-txertaketa
- 07/2026 Kreditu-transferentzia
- 09/2026 Kreditu-gehigarria
- 10/2026 Kreditu-txertaketa
- 11/2026 Kreditu-txertaketa
- 12/2026 Kreditu-transferentzia
- 13/2026 Kreditu-gehigarria
- 14/2026 Kreditu-gaikuntza
- 15/2026 Kreditu-gaikuntza
5. Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.
6. Aurrekontuaren aldaketa onartzea: 17/2026 konpromiso-kreditua.
7. Akatsen zuzenketa Lanpostuak Baloratzeko Eskuliburuan.
8. Akatsen zuzenketa eta aldaketak 2026ko Lanpostuen Zerrendan.
9. Eibarko Udalaren kudeaketa materialerako gomendioa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari, Euskal Poliziaren oinarrizko eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa- prozesu bateratuak kudeatzeko
10. NO AL PASEO QUE NOS ENTIERRA - EKIALDEA BAI AUZO ELKARTEAK aurkeztutako mozioa, Elkarrekin Podemos – IU Ezker Anitza – Alianza Verde Eibar taldeak bere egiten duena: informazioa eskatzea Estaziño-Azitain pasealekuari buruzko proiektuaren inguruan.
Bideoa:
Erlazionatutako dokumentua: