Udalbatzak 2026ko ekainaren 29an egindako bilkuran hartutako erabakiak
Besteak beste, honako hauek onartu ziren: 2025ko inbentario-aldaketa, ekainaren 28aren inguruko adierazpen instituzionala (LGTBIQ+ Kolektiboaren Sexu- Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna) eta EH Bildu eta EAJ-PNV udal taldeek aurkeztu zuten Mozioa, Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena direla eta.
2026ko ekainaren 29an, Udalbatzak honako gai hauek onartu zituen ohiko bilkuran:
1. 2026ko maiatzaren 25eko bilkurari dagokion akta-zirriborroa.
2. Kontu-ematea. 452/2025 prozedura laburtuko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako epaia.
3. Donostiako Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzietarako Atalaren (1. plaza) 128-2026 Epaiaren berri ematea. Epaia 404-2025 zk.ko prozedura laburtuko errekurtsoan eman zela.
4. Gurutze Gorria-Cruz Roja Española entitateak aurkeztutako idatziaren berri ematea, zeinaren bidez uko egiten zaion Torrekuako lokalaren lagapen-hitzarmenari.
5. PSE-EE (PSOE) udal taldeak aurkeztutako idazkiaren berri ematea. Idazki horren bidez, Obren Aholku Batzordearen presidentzia aldatu da, eta Lan Batzordean eta Obren Aholku Batzordean bokalak aldatu dira.
6. Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.
7. Udalaren aurrekontuaren informazioaren berri ematea:
- 2026ko martxoko kontaketa-akta
8. 2026ko aurrekontuaren aldaketen berri ematea:
- 16/2026 Kreditu-gehigarria
- 18/2026 Kreditu-transferentzia
- 19/2026 Kreditu-gaikuntza
- 20/2026 Kreditu-transferentzia
- 21/2026 Kreditu-transferentzia
9. 2025ko inbentario-aldaketa onartzea.
10. 02/2026 kredituaren onarpen estrajudizialak.
11. Izendapena “GIPUZKOAKO ZAINTZA, POLITIKA ETA ZERBITZU SOZIALAK EBALUATZEKO AGENTZIA” Patzuergoaren Lan Batzordeko kide.
12. Zigor espedienteen instruktorea izendatzea, Udaltzaingoak zaindu behar dituen gaietan.
13. Aldaketa 2026ko Lanpostuen Zerrendan. Euskarako profilak aldatzea agente lehenen lanpostuetan, epaia betearaziz.
14. Proposamena honako adierazpen instituzional hau onartzeko: Ekainak 28, LGTBIQ+ Kolektiboaren Sexu- Askapenaren eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna.
15. EH Bildu eta EAJ-PNV udal taldeek aurkeztu duten Mozioa: Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena direla eta.
Bideoa:
Erlazionatutako dokumentua: