Udalbatzak 2025eko urriaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakiak
2025/10/28
Besteak beste, honako hauek onartu ziren: 2025eko hirugarren hiruhilekoko aurrekontua gauzatzea, dirulaguntzen plan estrategikoa eta transferentzien eranskina aldatzeko proposamena, Lanpostuak Baloratzeko Eskuliburua, eta PSE-EEren eta Eibarko EAJ-PNVren hainbat mozio, bizikidetzaren alde eta Ertzaintzaren eta udaltzaingoen defentsan, bai eta Gazako genozidioarekin amaitzeko eta Palestinako herriari laguntzeko ere.
2025eko urriaren 27an Udalbatzak honako gai hauek onartu zituen ohiko bilkuran:
- 2025eko irailaren 29ko bilkurari dagokion akta-zirriborroa onartzea.
- Kontu-hartzailetzaren 2024ko erreparo-txostenaren berri ematea.
- 2025eko aurrekontuaren aldaketen berri ematea:
- 17/2025 Kreditu-gehigarria
- 18/2025 Kreditu-transferentzia
- 19/2005 Konpromiso-kreditua
- 21/2025 Kreditu-gaikuntza
- Udalaren aurrekontuaren informazioaren berri ematea:
- Aurrekontuaren betearazpena (3H)
- Ordaintzeko Batez Besteko Epea 3H
- Abuztuko kontaketa-akta
- Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.
- E.R.R.-k hasitako ondare-erantzukizuneko espedientean lortutako akordio estrajudizialaren berri ematea.
- M.L.S-k jarritako 59/2025 errekurtso laburtuan Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak emandako sententziaren berri ematea.
- A.R.G-k jarritako 57/2025 errekurtso laburtuan Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak emandako sententziaren berri ematea.
- I.E.I.-k jarritako 294/2025 errekurtso laburtuan Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak emandako sententziaren berri ematea.
- Onartzea dirulaguntzen plan estrategikoaren eta transferentzien aldaketa-proposamena honako dirulaguntzen lerro hau sortzeko: Txonta auzoan birgaitze eraginkorra behar duten etxebizitzen eta lokalen jabekideen erkidegoentzako dirulaguntza osagarriak.
- Aurrekontuaren aldaketa onartzea: 20/2025 kreditu-transferentzia.
- Aurrekontuaren aldaketa onartzea: 22/2025 konpromiso-kreditua.
- 02/2025 kredituaren onarpen estrajudizialak
- Lanpostuen Balorazioaren Eskuliburua onartzea.
- PSE-EE (PSOE) eta Eibarko EAJ-PNV taldeek aurkeztutako mozioa: Adierazpena Elkarbizitzaren alde eta Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen defentsan. ID9000-000102/2025
- PSE-EE (PSOE) eta Eibarko EAJ-PNV taldeek aurkeztutako mozioa: Gazako genozidioa amaitu eta Palestinar Herriari laguntzeko Mozioa. ID9000-000103/2025
- Eibarko EH Bildu taldeak aurkeztutako mozio alternatiboa: Mozioa demokraziaren alde eta polizia-eredua berrikustearen alde. ID0001-000818/2025
Bideoa:
Erlazionatutako dokumentua: