Eibarko Udala

Udalbatzak 2025eko martxoaren 31n egindako bilkuran hartutako erabakiak

2025/04/01
2025eko martxoaren 31n egindako osoko bilkuraren irudia.
2025eko martxoaren 31n egindako osoko bilkuraren irudia.

Besteak beste, honako hauek onartu ziren: “Hijos de A. Gabilondo eraikinaren birgaitzea” proiektua onartzeko proposamena eta proiektua kontratatzeko espedientea onartzeko proposamena, eta martxoaren 21eko Arraza Bereizkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira egindako Adierazpen Instituzionala.

2025eko martxoaren 31n Udalbatzak honako gai hauek onartu zituen ohiko bilkuran:

  1. 2025eko urtarrilaren 17ko eta otsailaren 21eko bilkurei dagozkion akta-zirriborroak.
  2. Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.
  3. PSE-EE (PSOE) udal-taldearen idatzia, hainbat batzordetan ordezkari-aldaketaren berri emateko. ID9000-000074/2025.
  4. Eibarko EAJ-PNV udal-taldearen idatzia, Ego Ibarra Batzordearen ordezkari-aldaketaren berri emateko. ID9000-000080/2025.
  5. Alkatetzaren proposamena, Armeria Eskola Ikastetxeko Eskola Kontseiluan ordezkaria izendatzeko.
  6. “Hijos de Gabilondo” (Birgaitzea eta urbanizatzea) jarduketarako konpromiso-kredituak onartzeko proposamena.
  7. “Hijos de A. Gabilondo eraikinaren birgaitzea” proiektua onartzeko proposamena.
  8. “Hijos de A. Gabilondo eraikinaren birgaitzea” kontratatzeko espedientea onartzeko proposamena.
  9. Etxeko Laguntza Zerbitzua kontratatzeko espedientea onartzeko proposamena
  10. Lanpostuen Zerrenda Aldatzea: Zeramikako irakasle-plaza.
  11. Eibarko Udalak kudeaketa materialaren enkargua egiten dio Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiari, Euskal Poliziaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozesu bateratuak kudeatzeko.
  12. Adierazpen Instituzionala: Martxoak 21, Arraza Bereizkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna.

Bideoa:

Erlazionatutako dokumentua: