Eibarko Udala

Udalbatzak 2025eko maiatzaren 26an egindako bilkuran hartutako erabakiak

2025/05/27
2025eko maiatzaren 26ko udalbatzaren irudia.
2025eko maiatzaren 26ko udalbatzaren irudia.

Besteak beste, honako hauek onartu ziren: 2025eko Plan Ekonomiko Finantzarioa, Eibarko Haur eta Nerabeen Udal Plana 2025-2028 eta Zezenbide kaleko 9 zk.ko lokalaren erabilera-lagapena “Peña Taurina Pedrucho Eibarresa”ri; PSE-EEren (8) eta Eibarko EAJ-PNVren 85) aldeko botoekin onartu zen puntu hori eta Eibarko EH-Bilduk eta Elkarrekin Podemosek kontrako botoa eman zuten.

2025eko maiatzaren 26an Udalbatzak honako gai hauek onartu zituen ohiko bilkuran:

  1. 2025eko martxoaren 31ko bilkurari dagokion akta-zirriborroa onartzea.
  2. Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.
  3. Eibarko EH Bildu udal-taldearen idatzia, taldeko bozeramaile-ordezkoaren aldaketaren berri ematen duena.
  4. Eibarko EAJ-PNV udal-taldearen idatzia, Ogasuneko Batzorde Aholkulariko kide-aldaketaren berri ematen duena.
  5. J.M.V.I jaunak aurkeztutako 324/2024 zk.ko errekurtso laburtuan administrazioarekiko auzietako 3. Epaitegiko sententziaren berri ematea.
  6. Ipuruako atezainek ezarritako 89/2025 prozedura dela-eta, Eibarko Lan Arloko Epaitegi bakarrak emandako sententziaren berri ematea.
  7. No al Paseo que nos entierra” elkarteak jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtso arrunta dela-eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak emandako sententziaren berri ematea.
  8. “Campezo obras y servicios SA e Iza obras y promociones, SA Unión temporal de Empresas” izen sozialak jarritako 19/2023 errekurtso arrunta dela-eta, Administrazioarekiko auzien 2. Epaitegiaren sententziaren berri ematea.
  9. Finantza-Kontrolaren Plan Planifikagarria.
  10. 2025eko aurrekontuaren aldaketen berri ematea:

         - 01/2025: Kreditu-txertaketa

         - 02/2025: Kreditu-transferentzia

         - 04/2025: Kreditu-txertaketa

         - 05/2025: Kreditu-txertaketa

  1. Udalaren aurrekontu-informazioaren berri ematea:

         - Aurrekontuaren betearazpena 1H

         - Ordaintzeko Batez Besteko Epea 1H

         - Kontaketa-aktak 1H

  1. 2024ko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea.
  2. Dirulaguntzen Plan Estrategikoa eta dirulaguntza izendunen eranskina aldatzeko proposamena.
  3. 01/2025 kredituaren onarpen estrajudizialen aldaketa onartzea.
  4. 2025eko Plan Ekonomiko Finantzarioa onartzea.
  5. San Andrés Fundazio Publikoaren titulartasuneko ondasun guztiak Eibarko Udalari lagatzea onartzea.
  6. Zehapen-espediente batzuen instruktorea izendatzeko sistema objektiboa finkatzea.
  7. Eibarko Udalaren eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren arteko lankidetza-hitzarmena, uraren ziklo osoaren gestio-agindurako.
  8. Eibarko Haur eta Nerabeen Udal Plana 2025-2028.
  9. Zezenbide kaleko 9 zk.ko lokalaren erabilera-lagapena “Peña Taurina Pedrucho Eibarresa”ri.
  10. Lanpostuen Zerrendaren aldaketa onartzea. Zeramikako irakasle-lanpostua.

Bideoa:

Erlazionatutako dokumentua: