Eibarko Udala

Udalbatzak 2025eko irailaren 29an egindako bilkuran hartutako erabakiak

2025/09/30
2025eko irailaren 29ko Osoko bilkura.
2025eko irailaren 29ko Osoko bilkura.

Besteak beste, 2024ko Kontu Orokorra onartu zen, bai eta Errebal Plazia eraikinarekin lotutako lankidetza-hitzarmenak, "Made in Eibar" proiektua eta Red Ferroviaria Vasca – Euskal Trenbide Sarearekin sinatutako beste bat ere, Unibertsitate Laboraleko geltokiaren geralekua hobetzeko.

2025eko irailaren 29an Udalbatzak honako gai hauek onartu zituen ohiko bilkuran:

1. 2025eko uztailaren 28ko bilkurari dagokion akta-zirriborroa.

2. 2025eko aurrekontuaren aldaketen berri ematea:

  • 08/2025: Kreditu-transferentzia
  • 09/2025: Kreditu-transferentzia
  • 10/2025: Kreditu-transferentzia
  • 12/2025: Kreditu-transferentzia
  • 13/2025: Kreditu-aldaketa gehigarria
  • 14/2025: Kreditu-gaikuntza
  • 15/2025: Kreditu-transferentzia
  • 16/2025: Kreditu-aldaketa gehigarria
  • *11/2025 Udalbatzak onartua

3. Udalaren aurrekontu-informazioaren berri ematea:

  • Aurrekontuaren betearazpen. 2. hiruhilekoa
  • Ordaintzeko Batez Besteko Epea 2. hiruhilekoa.
  • Kontaketa-aktak 2. hiruhilekoa

4. Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.

5. Eibarko EH Bildu udal-taldeak aurkeztutako idatzia, Mantentze-Lan, Zerbitzu eta Azoketako Batzorde Aholkulariaren bokalaren ordezkoaren aldaketaren berri emanez.

6. Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa: eskolaz kanpoko jarduerak egiteko familiei, tutoreei edo harrera-familiei ematen zaizkien dirulaguntzen lerroa aldatzea eta Eibarko Hezkuntza ez formaleko ERAIN elkartearen aldeko dirulaguntza izenduna sortzea

7. Proposamena: 2026ko autotaxi-zerbitzurako tarifak onartzea.

8. 2024ko Kontu Orokorra onartzea.

9. Lanpostuen Zerrenda aldatzea: Hirigintza Arloko arkitekto-plazaren titulazioa aldatzea.

10. Barrena kaleko 13an dagoen 4482080 finkaren kalifikazio juridikoa aldatzea. 

11. Lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren (Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren bidez) eta Eibarko Udalaren artekoa, "Errebal plaza espazioa egokitu eta dinamizatzeko" jarduketak egiteko, Eibarko udalerrian lehentasunezko jarduketa-eremuak (LJE) bultzatzeko planaren barruko "dibertsifikazio ekonomikoa: turismo- eta merkataritza-sektorea" proiektuaren esparruan.

12. Lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren (Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren bidez) eta Eibarko Udalaren artekoa, "Made in Eibar" proiektuan jarduketak egiteko "Dibertsifikazio ekonomikoa: turismo- eta merkataritza sektorea" trakzio-proiektuaren esparruan.

13. Red Ferroviaria Vasca – Euskal Trenbide Sarearen eta Eibarko Udalaren arteko hitzarmena,  Unibertsitateko Geltokiko sarbideak hobetzeko, trenbide-trazaduraren hiri-iragazkortasuna eta integrazioa hobetzeko eta udalerriaren barruko mugikortasuna hobetzeko.

14. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eibarko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena luzatzea, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (ELZ) finantzatzeko.

Bideoa:

Erlazionatutako dokumentua: