Udalbatzak 2025eko azaroaren 24an egindako bilkuran hartutako erabakiak
Besteak beste, honako hauek onartu ziren: DEBEGESA Eibarko Udalaren Bitarteko Propio Pertsonifikatua deklaratzeko erabakia, Romualdo Galdos eta Argatxako Lorategien arteko arrapalen proiektuari buruzko mozio alternatiboa, eta bi adierazpen instituzional, azaroaren 25ari (Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna) eta abenduaren 3ari (Euskararen Nazioarteko Eguna) buruzkoak.
2025eko azaroaren 24an Udalbatzak honako gai hauek onartu zituen ohiko bilkuran:
1. 2025eko urriaren 10ean eta 29ko bilkurei dagozkion akta-zirriborroak onartzea.
2. Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.
3. PSE-EE (PSOE) udal-taldeak aurkeztutako idatzia, Ekonomia, Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Batzorde Aholkulariaren bokalaren ordezkoaren eta Enba Batzorde Aholkulariaren ordezkoaren aldaketen berri emanez.
4. Eibarko Udalaren eta Gurutze Gorriaren arteko lankidetza-hitzarmena. Lokalaren doako lagapena Torrekua 1 helbidean.
5. Isasi-Markeskoa Jauregiaren zuzeneko jabari-emakida (Otaola hiribidea, 1).
6. Aldatze kaleko 6an dagoen ALFA eskola-taldeko lursailaren zuzeneko jabari publikoko emakida.
7. DEBEGESA Eibarko Udalaren Bitarteko Propio Pertsonifikatua deklaratzeko erabakia.
8. Bateragarritasun baimen eskaera.
9. LPZn lanpostuak sortzea eta birmoldatzea.
10. Alkatetzaren proposamena: Abenduari dagokion ohiko osoko bilkura egiteko eguna aldatzea.
11. IMP Ipuruako Merkatu Plaza Elkargunea elkarteak aurkeztutako mozioa, eta Eibarko EH Bildu eta Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza - IU, Alianza Verde udaltaldeeak beren gain hartu duten mozioa: Romualdo Galdos eta Argatxako Lorategien arteko arrapalen proiektua.
12. Abenduaren 3ko adierazpena, euskararen nazioarteko eguna 2025: Euskara ZUGAN, NIGAN, GUGAN.
13. Azaroaren 25eko adierazpena, emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna dela-eta.
Bideoa:
Erlazionatutako dokumentua: