Eibarko Udala

Udalbatzak 2024ko urriaren 28an egindako bilkuran hartutako erabakiak

2024/10/29
2024ko urriaren 28an egindako Udalbatzaren irudia.
2024ko urriaren 28an egindako Udalbatzaren irudia.

Besteak beste, ondorengo gaiak onartu ziren: Gertakari arrazista, xenofobo, antigitano edota LGTBIfobikoen aurrean jarduteko Eibarko Udalak duen protokoloa eta Gipuzkoako Taxilarien Elkarteak egindako proposamena 2025eko tarifak onartzeko.

2024ko urriaren 28an egindako Ohiko Osoko Bilkuran honako gai hauek onartu ziren:

  1. 2024ko irailaren 27ko eta 30eko bilkurei dagozkion akta-zirriborroak onartzea.
  2. Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.
  3. PSE-EE (PSOE) udal-taldeko bozeramale andrearen idatzia, hainbat batzordetan bokalen aldaketen berri emateko
  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko 88/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako Epaiaren berri ematea. Auzi-errekurtso hori María Jesús Arizaga Telleria andreak jari zuen 2022-2-28ko Udalbatzaren akordioaren aurka, zeinak ezetsi egiten baitzuen Eibarko trenbide-trazaduraren hiri-integrazioa hobetzeko “Euskal Trenbide Sarea” zuzenbide pribatuko entitate publikoaren eta Eibarko Udalaren artean egindako lankidetza-hitzarmena (Eibar-Azitaingo geltokia tartea) onartzeko hartutako erabakiaren aurka jarritako berraztertze-errekurtsoa.
  5. Gertakari arrazista, xenofobo, antigitano edota LGTBIfobikoen aurrean jarduteko Eibarko Udalak duen Protokoloa onartzea.
  6. Gipuzkoako Taxilarien Elkarteak egindako proposamena 2025eko tarifak onartzeko.
  7. Urkizu Pasealekuko 11 zenbakian dagoen higiezinaren doako lagapena egitea “…eta kitto” euskara elkarteari.
  8. Nerea Beitia Tellería normalizatzaile izendatzea.
  9. Eibarko EAJ-PNV udal-taldeko kide diren Amaia Albizu LLubia eta Josu Mendicute Rodiriguez zinegotziek karguari uko egin izanaren berri ematea.

Bideoa:

Erlazionatutako dokumentua: