Eibarko Udala

Udalbatzak 2024ko irailaren 30ean egindako bilkuran hartutako erabakiak

2024/10/01
2024ko irailaren 30ean egindako Osoko Bilkuraren irudia.
2024ko irailaren 30ean egindako Osoko Bilkuraren irudia.

Besteak beste, ondorengo gaiak onartu ziren: UNICEF Fundazioaren (Espainiako Batzordea) eta Eibarko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena eta PSE-EEren mozio alternatiboa Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU, Alianza Verde udal taldeak aurkeztutakoari, animaliei buruzko Eibarko Ordenantza aldatzeko.

2024ko irailaren 30ean egindako ohiko osoko bilkuran ondorengo gaiak onartu ziren:

1. 2024ko uztailaren 29ko bilkurari  dagokion akta-zirriborroa.

2. Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.

3. PSE-EE (PSOE) udal-taldeko bozeramale andrearen idatzia, hainbat batzorde aholkularitan bokalen aldaketen berri emateko (berri ematea). ID0001-000678/2024.

4. Alkatetzaren Ebazpena, 2024-9-23ko 2024ko ekitaldi ekonomikoaren likidazioan arau fiskalen bat ez betetzea saihesteko Alkatetzak neurriak hartzeari buruz egindako Alkatetzaren Ebazpena (berri ematea). KO9000-000036/2024.

5. UNICEF Fundazioaren (Espainiako Batzordea) eta Eibarko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena onartzea. ID0001-000278/2024.

6. Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren eranskina eta dirulaguntza izendunen eranskina aldatzeko Proposamena: “Eibarko Hezkuntza ez formaleko ERAIN Elkartea”.

7. Behin betiko onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Eibarko Udalak Txonta eremuko etxebizitza babestuak sustatzeko lankidetza-hitzarmena aldatzeko gehigarria.

8. PSE-EEren mozio alternatiboa Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU, Alianza Verde udal taldeak aurkeztutako mozioari, animaliei buruzko Eibarko Ordenantza aldatzeko.  ID0001-000692/2024.

Bideoa:

Erlazionatutako dokumentua: