Udalbatzak 2024ko ekainaren 27an egindako bilkuran hartutako erabakiak

2024ko ekainaren 27an egindako udalbatzaren ohiko bilkuraren irudia.

2024ko ekainaren 27an egindako udalbatzaren ohiko bilkuraren irudia.

2024/06/28

Besteak beste, LGTBI kolektiboaren Sexu Askapenaren eta Harrotasunaren aldeko Nazioarteko Egunaren Adierazpena, Eibarko EH Bildu udal taldeak Eibarko Eskola Kirolaren egoerari buruz egindako mozioa eta PSE-EEren beste mozio alternatibo bat, EH Bilduk aurkeztutakoaren aldean.

2024ko ekainaren 27an egindako ohiko osoko bilkuran ondorengo gaiak onartu ziren:

1. 2024ko maiatzaren 27ko bilkurari  dagokion akta-zirriborroa onartzea.

2. Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.

3. Alkatetzaren ebazpenen berri ematea, Pedro Escribano Ruiz de la Torre zinegotziaren izendapena dela eta.

4. Eibarko EH Bildu udal-taldeak Eibarko  Eskola Kontseiluan duen ordezkoaren izendapenaren berri ematea.

5. PSE-EE (PSOE) udal-taldeak hainbat lan batzorde eta batzorde aholkularitan izendatu dituen bokalen berri ematea.

6. Eibarko EH Bildu udal-taldearen mozioa, Eibarko Eskola Kirolaren egoerari buruzkoa.

7. PSE-EE (PSOE) udal taldeak aurkeztutako mozio alternatiboa, EIBARKO EH BILDU-ko udal taldeak aurkeztutakoari, Eskola kirolaren inguruan.

Onartu diren bi mozioen harira, Eibarko Udalak honako konpromiso hauek hartzen ditu:

  • Laster, jada lantzen ari den hitzarmena ERAINekin sinatzea. Hitzarmen horretan, gaur egun bi aldeek MULTIKIROLA proiektuarekiko dituzten betebeharrak berariaz jasotzeaz gain, IGEek (orain ERAIN) helarazitako finantzaketa-arazoa konponduko da, egungo dirulaguntza izendunen sistema ez baita modu egokia.
  • ERAINi, 24-25 ikasturterako, MULTIKIROLA proiektua garatzeko laguntza teknikoa bermatzea, ATHLON enpresaren bitartez, zeinen kontratazio prozesua jada martxan den. Enpresa hori bera arduratu zen 2022an "Eskola-kirolaren diagnostikoa eta egituraketaproposamena" txostena egiteaz, eta, beraz, gure hiriko eskola-kirola ezin hobeto ezagutzen du.
  • ERAINekin lankidetzan, etorkizunean egin beharreko ekintzak, epeak eta, hala badagokio, aurrekontua zehaztea, MULTIKIROLA proiektuaren garapen zabalena lortzeko herri mailan, kirol-arloko teknikariek, zuzenean edo hirugarrenen laguntzarekin, hirian eskolakirolaren egoera aztertu ondoren.

Bideoa:

Erlazionatutako dokumentua: