Udalbatzak 2024ko azaroaren 28an egindako bilkuran hartutako erabakiak
2024/11/29
Azaroaren 25eko adierazpena onartu zen, besteak beste, emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna dela-eta.
2024ko azaroaren 28an egindako Ohiko Osoko Bilkuran honako gai hauek onartu ziren:
- Aiora Arrieta Arreitunandia andreak eta Eva Juez Garmendia andreak zinegotzi kargua hartzea.
- 2024ko urriaren 28ko bilkurari dagokion akta-zirriborroa.
- Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.
- Eibarko EAJ-PNV udal-taldearen idatzia, taldeko bozeramailea izendatu eta hainbat batzordetan bokalen aldaketen berri emateko.
- PSE-EE (PSOE) udal-taldeko bozeramale andrearen idatzia, hainbat batzordetan bokalen aldaketen berri emateko
- Eibarko EH Bildu udal-taldeko bozeramale andrearen idatzia, Erakunde, Lege eta Lurralde Gaietarako Lan Batzordean bokalaren aldaketaren berri emateko.
- Azaroaren 25eko adierazpena, emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna dela-eta.
- Ipuruan kiroldegi estalia eraikitzeko emandako azalera-eskubidea iraungitzea.
- Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren Eranskina eta dirulaguntza izendunen Eranskina aldatzeko proposamena.
- Erabateko deuseztasun-adierazpena.
- Norberaren konturako jarduera pribatuan aritzeko bateragarritasun- baimenaren eskaera.
- PSE-EE eta Eibarko EAJ-PNV udal taldeen mozio alternatiboa, Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU, Alianza Verde udal-taldeak aurkeztutakoari: Eusko Jaurlaritzari eskatzea berrikusteko eremu tentsionatuak identifikatzeko irizpideak.
Bideoa:
Erlazionatutako dokumentua: