Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

'Nola jokatu etxez etxeko saltzaileekin?' izeneko hitzaldia antolatu du KIUBek

2017/06/01

Hitzaldia ekainaren 5ean, 18:00etan, eskainiko da udaletxeko udalbatza aretoan.

Udaletxeko udalbatza aretoak "Nola jokatu etxez etxeko saltzaileekin?" izeneko hitzaldia hartuko du datorren astelehenean, ekainak 5, 18:00etan. Bertan landuko da ondorengo gaia: nola jokatu elektrizitate, gas, liburuen, lastairen edota bestelako produktuen konpainien saltzaileen eta komertzialen aurrean.

Hitzaldia KIUBek (Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa) antolatu du; bulegoa udaletxeko beheko solairuan dago kokatuta eta 09:00etatik 14:00etara dago zabalik. Posta elektronikoa ‘omic-eibar@kontsumo.net' da eta telefono zenbakia 943203843.