Udalaren ohiko osoko bilkura egingo da asteazken honetan, azaroak 2, 19:00etan

Udalaren ohiko osoko bilkura egingo da gaur, azaroak 2, 19:00etan, gai-zerrendan jasotzen diren 8 puntu jorratzeko. Saioa modu presentzialean egingo da eta zuzenean ikusi ahal izango da Udalaren YouTube kanal ofizialaren bidez.
Gai zerrenda
1. 2022ko irailaren 26ko eta urriaren 13ko egindako bilkurei dagozkien akta-zirriborroak onartzea.
2. Kontu-ematea: azaroaren 25erako adierazpena, 2022ko emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako eguna dela eta. Sexu-jazarpena eta emakumeen aurkako beste sexu-indarkeria mota batzuk espazio publikoetan.
3. Kontu-ematea: erakunde-adierazpena Udalean eta udalerrian Euskaraldiaren hirugarren edizioa sustatzeko.
4. Alkatetzak emandako ebazpenen berri ematea.
5. Kontu-ematea: Josu Mendicute Rodríguez jaunak erabateko dedikazioko erregimenari uko egitea
6. Hasierako onespena ematea eremu publikoa mahai eta aulkiekin, salgaiekin edo bestelako elementu batzuekin okupatzeari buruzko udal Ordenantzaren aldaketari.
7. 2022rako ordainsarien igoera.
8. Galderak eta erreguak.