Udalaren eta herritarren arteko komunikazioaren egoera baloratzeko inkesta abenduaren 1era arte bete daiteke
2024/11/25
Eibarko Udalaren eta herritarren arteko komunikazioaren egoera baloratzeko inkesta betetzeko epea beste astebetez luzatuko da, datorren igandera arte, abenduaren 1era arte.
Inkesta online dago eskuragarri www.eibar.eus web orrian, eta paperean ere bai hainbat udal eraikinetan (Pegora, Juan San Martin Udal Liburutegia, Armagintzaren Museoa, Udal Euskaltegia, kirol-instalazioak...). Halaber, PDF formatuan deskarga daiteke, eta bete ondoren, helbide elektroniko honetara bidali beharko da: komunikazioa@eibar.eus.
Lortutako datuek Udalak martxan jarriko duen Komunikazio eta Gardentasun Plan berriaren diagnostikoa osatzeko balioko dute.
Lortutako datuek Udalak martxan jarriko duen Komunikazio eta Gardentasun Plan berriaren diagnostikoa osatzeko balioko dute.
Erlazionatutako edukia: