Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak herritarren segurtasunerako protokoloa aktibatu du elurteak direla eta

2023/02/27

Agindua gaur astelehena, otsailak 27, ipini da martxan eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta amaitutzat ematen duenean bukatuko da.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur astelehena, otsailak 27, fenomeno meteorologiko desberdinengatik alerta ezarri du. Horren aurrean, Eibarko Udalak alarma-protokoloa ipini du martxan eta honako erabaki hauek hartu ditu:

  1. Elurra kentzeko makinak herrian bertan eta landa auzoetan aktibatzea. Hala, elurra kendu eta gatza botako dute herriko eta landa auzoetako errepide eta bideetan.
  2. Udal lantaldeak eta Debabarrenako Mankomunitateak elurra eta izotza kenduko dute oinezkoentzako guneetatik herrian.
  3. Gatza banatuko da udal eraikin publikoetan bertako mantentze-lanen ardura daukaten langileek eraikinen sarreretan gatza bota dezaten.
  4. Udaltzaingoa koordinatzaile izendatzea euriengatik eta elurteengatik egon daitezkeen abisu deiak direla eta.
  5. Txaltxa Zelai parkea egokitzea, Untzagako Jubilatuen Etxearen gainean dagoena, ibilgailuak aparkatzeko.