Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak herritarren segurtasunerako elur protokoloa aktibatu du

2018/02/28

Agindua gaur asteazkena, otsailak 28, 00:00etan ipini da martxan eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alarma-egoera amaitutzat ematen duenean bukatuko da.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak atzo asteartea, otsailak 27, elurteengatik alerta ezarri zuen. Hori dela eta, Eibarko Udalak alarma-protokoloa ipini du martxan eta honako erabaki hauek hartu ditu:

1.- Elurra kentzeko makinak herrian bertan eta landa auzoetan aktibatzea. Hala, elurra kendu eta gatza botako dute herriko eta landa auzoetako errepide eta bideetan.

2.- Udal lantaldeak elurra kenduko du oinezkoentzako guneetatik herrian.

3.- Gatza banatuko da udal eraikin publikoetan bertako mantentze-lanen ardura daukaten langileek eraikinen sarreretan gatza bota dezaten.

4.- Udaltzaingoa koordinatzaile izendatzea elurteengatik egon daitezkeen abisu deiak direla eta.