lan-eskaintza lan eskaintzak
Udalak hainbat lanpostu eskaintzen ditu, Lanbideren bitartez
2019/10/01
Lau eta sei hilabete arteko iraupena izango duten lanpostu berriak sortuko dira Enplegu Planaren bidez.
Eibarko Udalak hainbat lanpostu eskaintzen ditu Lanbideko Enplegu Planaren bitartez; hiru eta sei hilabete arteko iraupena izango duten lanpostuak dira, Eusko Jaurlaritzako diru-laguntzen bidez. Lan eskaintza bakoitzean izena emateko epea zabalik dago, jadanik.
Eskaintzen diren lanpostuak ondorengoak dira:
- Administraria Egoibarrarako
- Teknikaria Egoibarrarako
- Gizarte Langilea
- Fisioterapeuta laguntzailea edo erizain laguntzailea San Andres Fundazio Publikoan
- Pintura eta konponketa lanetarako bi peoi San Andres Fundazio Publikoko Egoitzan
- Bi peoi kirol instalazioetako mantentze-lanetarako
- Administrari Laguntzailea esku-hartze komunitarioko programetarako
- Ofizial elektrizista
- Igeltsero ofiziala
- Fisioterapeuta San Andres Fundazio Publikoan
- Zazpi peoi Lantalderako (lorazaintza, igeltserotza eta pintura)
- Zaharberritzaile ofiziala
- Bi peoi Lantalderako (pintura)
- Administrari laguntzailea bide publikoaren okupazio eta udal lokalei buruzko proiekturako