Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak gaua pasatzeko neguko dispositiboa jarriko du martxan bazterketa egoera larrian dauden pertsonentzat, hilaren 26an, 27an eta 28an

2019/03/26
Eibarko Udalak martxoaren 26an, 27an eta 28an neguko dispositibo bat jarriko du martxan bizitegi-bazterketa egoera larrian dauden pertsonentzat. Zerbitzua martxan egongo da apirilaren 14ra arte, 20:30etik 07:45era. 

Esperientzia pilotu hau Azitaingo hiltegi zaharrean kokatuko da. Harrera-lekuak hamar plaza izango ditu eta ohea, afaria, gosaria eta higiene pertsonalerako bitartekoak emango zaizkie erabiltzaileei.

Erlazionatutako albistea

Eibarrek gaua pasatzeko neguko dispositibo bat jarriko du martxan bazterketa egoera larrian dauden pertsonentzat