Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak gaua pasatzeko neguko dispositiboa jarriko du martxan bazterketa egoera larrian dauden pertsonentzat, hilaren 17an, 18an eta 19an

2019/03/15

Eibarko Udalak martxoaren 17an, 18an eta 19an neguko dispositibo bat jarriko du martxan bizitegi-bazterketa egoera larrian dauden pertsonentzat, euriteak eta 4 eta 5 gradu bitarteko tenperaturak aurreikusten direlako gauez. Zerbitzua martxan egongo da apirilaren 14ra arte, 20:30etik 07:45era. Orain arte, eguraldi ona lagun izan dugu.

Esperientzia pilotu hau Azitaingo hiltegi zaharrean kokatuko da. Harrera-lekuak hamar plaza izango ditu eta ohea, afaria, gosaria eta higiene pertsonalerako bitartekoak emango zaizkie erabiltzaileei.

Erlazionatutako albistea

Eibarrek gaua pasatzeko neguko dispositibo bat jarriko du martxan bazterketa egoera larrian dauden pertsonentzat