Eibarko Udala

Udalak bonu-kanpaina jarri du martxan herriko merkataritza-eta zerbitzu-sektoreei zuzendua

2025/11/03
Bono kanpaina berria

Parte hartu nahi duten establezimenduek atxikimendu-agiri bat sinatu beharko dute azaroaren 3tik 6ra bitartean (egun hori barne). Dokumentu hori Udalaren webgunean eta www.erosieibarren.eus webgunean egongo da eskuragarri.

Eibarko Udalak erosketa-bonuen kanpaina jarriko du abian azaroaren 3tik aurrera, herriko merkataritza- eta zerbitzu-establezimenduetan. Eibarko Merkataritza Gune Irekiaren bulegoa arduratuko da koordinazio- eta kudeaketa-lanez.

Kanpaina hau Eibarko merkataritza- eta zerbitzu-sektoreko establezimendu  guztientzat dago zabalik, betiere baldintzak bete eta kanpainan parte hartu nahi badute (ez bakarrik EMGIko kide diren establezimenduak). Horretarako, aldez aurretik atxikipen-agiri bat sinatu beharko dute.

Horrela, parte hartu nahi duten establezimenduek atxikimendu-dokumentua bete eta posta elektronikoz bidali beharko dute info@eibarcentrocomercialabierto.com helbidearen bidez, edo EMGI elkarteak Untzaga 7, 3. behean dituen bulegoetan entregatu, azaroaren 3tik 6ra bitartean. 

Dokumentua www.eibar.eus webgunean edo www.erosieibarren.eus webgunean deskargatu daiteke.

Edozein zalantza izanez gero, parte hartu nahi duten establezimenduek 943.25.40.83 telefono zenbakira dei dezakete edo info@eibarcentrocomercialabierto.com. helbide elektronikora idatzi.

Hemendik gutxira emango da jakitera informazio gehiago kanpainari buruz: bonuak erosteko datak eta erosketa-bonuak eskuratzeko baldintzak.