Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak bi teknikari kontratatuko ditu "Administrazio publikoetako lehen esperientzia profesionala" programaren barruan

2022/12/16

Programaren helburua da gazteen kontratazioa bultzatzea administrazio publikoan, lehen lan-esperientzia lortzeko.

Eibarko Udalak abian jarri du bi pertsona kontratatzeko prozesua, "Administrazio publikoetan lehen esperientzia profesionala" programaren bitartez. Zehazki, bi plaza eskaintzen dira lanaldiaren % 100ean: bata, energia-kudeaketako eta klima-aldaketako teknikariarena, eta bestea, instalazioetako teknikariarena. Eskaerak egiteko epea 2023ko urtarrilaren 5era eta 9ra arte egongo da zabalik, hurrenez hurren.

Programa honen helburua da gazteen kontratazioa erraztea administrazio publikoetan, enpleguan lehen esperientziak eskainiz, bai eta gaitasun eta trebetasun sozial eta profesionalak ere administrazio horiek emandako zerbitzuen barruan, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Informazio gehiago: