Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udalak bat egingo du larunbat honetan, martxoak 25, Endomarcharen munduko ospakizunarekin, endometriosia ikusarazten duen mugimenduarekin

Eibarko Bizikleta Plazaren artxiboko irudia.

Eibarko Bizikleta Plazaren artxiboko irudia.

2023/03/24

Eibarko Udalak bat egingo du larunbat honetan, martxoak 25, Endomarcharen mundu mailako ospakizunarekin, endometriosia sare sozialetan ikusarazten duen mugimenduarekin, eta MoviEndo elkarteak, Endometriosia duten Pertsonen Elkarte Nazionalak, egindako eskaerarekin bat eginez.

Hori dela eta, egun osoan zehar, Eibarko Bizikleta Plazako argiak kolore horiz argiztatuko dira, endometriosiaren gaixotasuna duten pertsona guztiei babesa eta elkartasuna adierazteko. Gaixotasun horren ezaugarri nagusia da endometrioaren antzeko ehun bat hazten dela umetokitik kanpo, eta horrek mina, ernalezintasuna edo biak eragin ditzakeela.

Gaixotasun sistemikoa, kronikoa eta sarritan progresiboa da, eta, kasu batzuetan, gaixotasun hori duten emakumeentzat ezgaitzailea izan daiteke.

Gutxi gorabehera, 10 emakumetik bati eragiten dio, hau da, 190 milioi inguru mundu osoan eta 2 milioi eta erdi inguru Espainian.

MoviEndo elkartearen hitzetan, "gaixotasuna ikusarazteko beharra dugu, diagnostiko goiztiarrean, tratamenduetan eta ikerketan aurrera egin ahal izateko, gaixoen bizi-kalitatea hobetzeko".