Eibarko Udala

Udalak aukera emango die herriko enpresei udalaren web orrian beren lan eskaintzak argitaratzeko

2018/03/22

Eibarko Udalak aukera emango die herriko enpresei udal web orrian beren lan eskaintzak kaleratzeko. Baina, aldez aurretik, enpresa horiek beraien webguneetan argitaratu beharko dituzte ele bietan lan eskaintza guztiak.

Horretarako, jasotako lan eskaintzekin, atal berezi bat sortuko da udal webgunean parte hartuko duten enpresa guztien zerrenda batekin eta lan eskaintza bakoitzari edota enpresek hautaketa prozesuak argitaratzen dituzten webguneko atalari dagokion loturarekin.

Interesa duten enpresek mezu bat bidali beharko dute honako helbide elektroniko honetara: komunikazioa@eibar.eus

OHARRA: Udala ez da arduratuko enpresa bakoitzaren webgunean argitaratutako lan eskaintzen edukiez, eta ez ditu kudeatuko hautaketa prozesuak.