Udal Liburutegiak ez du mailegu zerbitzua eskainiko azaroaren 11tik 14ra

Donostiako udal liburutegiak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen katalogoan sartuko dira
Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuak Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi eta erabiltzaile guztiei jakinarazten die azaroaren 13an Donostiako liburutegiak gestiorako sistema informatiko berrira aldatuko direla, Eusko Jaurlaritzako Irakurketa Publikoko Sarean sartuko direlako.
Beraz, Liburutegi zerbitzutik jakinarazten dute aldaketa horren ondorioz, Absysnet eta eLiburutegia ezin izango direla erabili azaroaren 11tik 14ra bitartean (biak barne). Egun horietan, EIPSeko liburutegietan ezin izango da mailegurik, berriztatzerik edo katalogaziorik egin.
Eibarko Liburutegia zabalik egongo da egun horietan baina ez du mailegu zerbitzua eskainiko eta katalogoa ezingo da kontsultatu.