Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal Kirol Patronatuaren azalpena, estali gabeko igerilekuak irekitzeari edo ez irekitzeari buruz

2020/05/06

Aste honetan komunikabide batek 2020ko udan Ipuruako estali gabeko igerilekua ez irekitzeari buruz argitaratu dituen informazioei dagokienez, Udal Kirol Patronatuak honako hau argitu nahi du:

Udal Kirol Patronatuak oraingoz ez du instalazio horiek irekitzeari edo ez irekitzeari buruzko behin betiko erabakirik hartu. Gobernu zentralak eta osasun-agintariek Alarma Egoerak eragindako konfinamendua deseskalatzeko ezarritako faseetan oinarrituta, baieztatu dezakeguna da ez dela posible izango ekainaren 13an irekitzea.

Hortik aurrera, datak eta organo eskudunek instalazio mota horiek irekitzeko ezartzen dituzten jarraibideak eta baldintzak aztertuko dira, egingarritzat jotzen bada, eta, kasu horretan, Patronatuak dagokion erantzukizunaren arabera jardungo du.

Era berean, Patronatuak jakinarazi nahi du erabiltzaile bakoitzari ordaindutako kuotaren zati proportzionala itzuliko zaiola, kirol-instalazioak itxita egon diren epeari dagokiona.