Udal hilerriaren ordutegia, urriaren 26tik azaroaren 6ra
Udal hilerria irekita egongo da, urriaren 26tik azaroaren 6ra, 08:00etatik 18:00etara, Domu Santu eguna dela eta. Gainera, aurten hamabi eguneko ordutegi jarraitua ezartzen da bertara joateko, hain zuzen ere, egun jendetsuenetan hilerrira joateko sor daitezkeen jende-pilaketak saihesteko, bai urriaren 31n, bai azaroaren 1ean.
Egun horietan, sarbidea hilerriaren beheko aldeko ate nagusitik, Armagin kalean, eta Juan Antonio Iturrioz kaletik egingo da. Urkiko sarrera, berriz, itxita egongo da.
Bestalde, edukiera behar bezala kontrolatuko da, inoiz ez gainditzeko moduan, eta indarrean dagoen araudia betetzeko behar diren higiene- eta osasun-neurriak hartuko dira. Zentzu horretan, erabilera partekatuko elementu edo materialen garbiketa eta desinfekzioa indartuko da, hala nola ur-txorrotak edo nitxoetara heltzeko aldamioak eta eskailerak.
Era berean, gogorarazten da nahitaezkoa dela maskarak erabiltzea, eta ezinbestekoa dela pertsonen arteko distantziari eustea.
Gainera, ibilbideak ezarriko dira pertsonen zirkulazioa zuzentzeko eta gune jakin batzuetan pilaketak saihesteko, bai barruan bai kanpoan, eta haien arteko kontaktua saihesteko.
Hilerrietan, Domu Santu Egunari begira, COVID-19ren transmisioa minimizatzeko osasun-gomendioak
Informazio gehiago nahi izanez gero, gomendagarria da honako dokumentu hau kontsultatzea: "Osasun publikoari buruzko gomendio orokorrak, COVID-19ren transmisioa minimizatzeko eta kontrolatzeko".