Udal Batzarra
2017/04/25

2017ko apirilaren 24an egindako bilkuran onartu ziren honako mozio hauek: erdibideko bat Podemos-Ahal Duguk aurkeztutakoari, Eibarren, opor sasoian, gutxienez eskola-jangela bat zabalik egon dadin; Gure Esku Dago-ren mozioa erabakitzeko eskubidearen aldekoa eta erdibideko beste bat Eibarko EAJ-PNVak aurkeztutakoari, Eibarko bonbardaketagatik Espainiako gobernua barkamena eskatzera behartzeko xedez.
2017ko apirilaren 24an egindako Osoko Bilkuran onartu ziren gaiak honako hauek dira:
- 2017ko otsailaren 27an Udalbatzak egindako bilkurako akta-zirriborroa.
- Erdibideko mozioa Podemos-Ahal Dugu Eibarrek aurkeztutako mozioari, Eibarren, opor sasoian, gutxienez eskola-jangela bat zabalik egon dadin. Aho batez onartu zen, Udal Talde politiko guztien babesarekin.
- Gure Esku Dago-ren mozioa erabakitzeko eskubidearen aldekoa: Aldeko 11 boto izan zituen mozioak (EH Bildu, Eibarko EAJ-PNV eta Irabazi Eibar) eta 11 kontrako (PSE-EE).
- Erdibideko mozioa Eibarko EAJ-PNVak aurkeztu zuen aurrean, Eibarko bonbardaketagatik Espainiako gobernua barkamena eskatzera behartzeko xedez: Aho batez onartu zen azken hori ere.
Informazio gehiago nahi izanez gero SAKATU HEMEN.
2017ko apirilaren 24ko Osoko bilkura osorik ikusteko SAKATU HEMEN.