Udal Artxiboak Youtubera igo ditu 1982ko San Juan eta San Pedro jaiak.

2019/06/17

San Juanak gertu ditugun honetan 1982ko jaien irudiak berreskuratu ditugu gure funtsa dokumentaletik: Lizarrako dultzaineroen harrera tradizionala, Untzagako zaku-probak, haurren danborrada; eta Urkizun herri kirolak, dantzak eta bertsolari txapelketa. Hogeita hamazazpi urte igaro dira irudi horietatik eta, nahiz eta haien kalitatean garbi nabaritzen den denbora iragan dela, dokumentu garrantzitsua da Eibarko hiriaren memoria kolektiborako.

Bideoak ikusteko egin klik esteka hauetan:

San Juanak

San Pedrok