Udal Artxiboak Gernika Batailoiko kideen izenak argitaratu ditu

80 urte pasatu dira Pointe de Graveko gudua gertatu zela. Bataila hartan, Gernika Batailoiak alemaniarrek hartutako gune bat askatzeko egin zuen borroka, eta bost kide galdu zituen.
Eibarko Udal Artxiboan, Andrés Prieto Arana Gernika Batailoiko tenientearen artxiboa gordetzen dugu. Dokumentazio askoren artean, fitxategi bat dago, geroago Gernikako Batailoia osatuko zuten Euskal Brigadako kideen izenekin.
Gernika Batailoia 1945eko urtarrilean sortu zen, Heliodoro de la Torrek antolatuta; batailoia hainbat ideologiatako euskaldun erbesteratuek osatzen zuten. Frantziako armadaren barruan kokatua, eta Frantzia nazien inbasiotik askatzeko xedez, Bordele mendean hartzeko azken erasoan hartu zuen parte.
Pointe de Graveko garaipenaren ostean, euskal batailoia desegin egin zen formalki, 1945eko irailaren 30ean.
Kontsultatu zerrenda