Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal Artxiboak Bigarren Errepublikaren aldarrikapenaren 90. urteurrena dakarkigu.

2021/04/12

Apirilaren 14 hartako goizeko seietan, herritarren poz nabaria beste zilegitasun gehiagorik gabe —nahiz eta goiz izan, udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan “jendetza asko” zegoen, eta are handiagoa zen plazan zeuden herritarren kontzentrazioa—, Alejandro Telleriak, udal apal haren udalburuak, hitza hartu zuen, eta iragarri zuen erregeak abdikatu egin zuela —inork ezin zuen jakin, oraindik ez baitzen horrelakorik gertatu— eta egoera politiko berri bati bide emateko unea zela.

Baina erregeak ez zuen abdikatu. Handik ordu batzuetara arte ez zuen erregetza lagako, apirilaren 14 hartako  goizaldean herriko udalbatza areto txikian bldutako pertsona haiek abian jarri zuten gertakari-katearen berri izan zuen arte, alegia. Orduz geroztik, eta 90 urte luze hauetan izandako aldaketa politikoak gorabehera, eibartarrek urtero ospatu dute gertaera historiko  hau,  Artxiboak bideo honen bidez gogora ekarri nahi izan duen jazoera.

Bideoa ikusteko SAKATU HEMEN.