Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal Artxiboak bere YouTubeko kanalera igo ditu 1994ko San Juanak

2020/06/22

Aurten COVID-19aren pandemiaren eraginez, San Juan jaietako ekitaldiak nabarmen murriztu dira, pilaketak eta birusa hedatzeko arriskua gutxitzeko. Udal Artxiboak, aldiz, gonbita egiten dizu duela hogeita sei urteko San Juan jaiak bizitzeko. Lizarrako dultzaineroei lagunduko diegu eta txupinazoak jaiei hasiera eman arte itxoingo dugu, festaz disfrutatzeko: danborrada, barrakak, gazteentzako jolasak, entzierroa, bigantxak, txosnak eta Eibarko jai-giroa.

Ikusi nahi?
Bideoa ikusteko, SAKATU HEMEN.