Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal Artxiboak 1982ko Arrateko Jaietako bideoa jarri du Youtuben.

2019/09/02

1982ko Arrateko Jaiak irailaren 8,11,12,18 eta 19an ospatu ziren, eta 400.000 euroko kostua izan zuten, gaur egungo 2.400 € inguru. Jai-batzordeak, Jose Luis Urzuriaga buru zuela, hainbat jarduera prestatu zituen programa hartan, hala nola urteroko meza eta prozesioa, dantza solteko lehiaketak, euskal jantziak haurren-txinga lehiaketa eta Jon Mugartegi eta Juan Mari Narbaiza bertsolarien emanaldia.  Programari amaiera emateko ganadu-lehiaketa eta idi-probak egin ziren; azken horretan, lehen saria Mendigoitia baserriko Vicente Aretak  eraman zuen.

Bideoa ikusteko SAKATU HEMEN.