Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal Artxiboak 1982ko Aratusteetako irudiak jarri ditu Youtuben.

2020/02/24

Zortzi egun iraun zuten Eibarren aratusteek 1982an, eta 850.000 pezetako aurrekontua izan zuten. Programatutako jardueren artean, honako hauek nabarmendu ziren: haur txarangaren desfilea, Arrate Kirol Elkarteak antolatutako “Aratusteetako I Futbito txapelketa”, marrazki eta pintura lehiaketa Untzaga Plazan,  Nekes eta Seska talde gipuzkoarren dantzaldiak eta Antxinako Eibartarrak karrozaren desfilea. Poliziaren txostenen arabera, jaiak normaltasunez igaro ziren, baina salatu zituzten "gazte talde batek goizaldean sortutako eskandaluak musika tresnekin eta suziriak jaurtiz ".

Bideoa ikusteko SAKATU HEMEN.

etiketak: Artxiboa, Aratosteak