Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Udal Artxiboa. Eibarko argazkia zure etxeko leihotik.

2020/03/26

Konfinamendu-aldi honetan, Udal Artxiboak proposatzen dizu Eibarri argazki bat ateratzea zure leihotik, balkoitik, edo, zortekoa bazara, zure terrazatik.

Argazkian zure izena eta bi abizen jarri eta parentesi artean zer kaletatik egin den; posta elektronikoz bidal daiteke artxiboa@eibar.eus edo lainora igoz LINK honen bidez.

Jasotako argazki guztiekin Eibar nire leihotik erakusketa egingo dugu.

Parte hartu!