Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Txopitea eta Pakea" eskultura 'Errebal Plazia' kultur ekipamenduaren eta funtzio anitzeko eraikin berriaren inguruan kokatuko da

"Txopitea eta Pakea" eskultura 'Errebal Plazia' kultur ekipamenduaren eta funtzio anitzeko eraikin berriaren inguruan kokatuko da.

Anbulatorioko parkean dagoen "Txopitea eta Pakea" eskulturaren artxiboko irudia.

2021/05/25

Jorge Oteiza artistaren "Txopitea eta Pakea" eskultura, orain arte anbulatorioko parkean zegoena, gaur eguerdian bertan birkokatu dute, Eibarko Udalaren aurreikuspenen arabera.

Eskultura "Errebal Plazia" kultur ekipamendua eta funtzio anitzeko eraikin berria dagoen ingurura eraman da, Coliseo eraikinaren parean jartzeko.

Eskultura hori jartzeko lanak gaur (asteartea), maiatzak 25, arratsalde osoan zehar luzatuko dira, eta gaurtik aurrera herritarren esku egongo da kokapen berrian.

2015ean birjarritako eskultura anbulatorioko parkean

Jorge Oteizak Daniel Txopitea lagunari eskainitako eskultura, "Txopitea eta Pakea" izenekoa, anbulatorioko parkean birkokatu zuten 2015eko uztailean, Alfa Arteko instalazioetan ia 5 urtez gordeta egon ondoren. Oteizak 1998an Eibarko udalari eman zion eskultura jatorrizko kokapenetik kendu zuten, Errebal kalean, merkatu plaza zaharra eraisteko lanak hasi zirenean.

Denborak aurrera egin ahala, eta Errebaleko proiektu berriaren eraikuntza luzatu egiten zela ikusita, udalak, Txopitearen familiarekin eta Oteizaren museoko arduradunekin batera, "Txopitea eta Pakea" eskultura anbulatorioko parkean jartzea erabaki zuen.