Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Txontako igogailu publiko berria martxan

Txontako igogailu publiko berria.

Txontako igogailu publiko berria.

2020/06/12

Ekainaren 12an jarri da martxan Txonta auzoko 42 eta 44 zenbakien artean ipinitako igogailu publiko berria. Lanak aurreko urteko urrian hasi ziren, Obras Especiales Edificación e Infraestructuras enpresaren eskutik, eta 331.000 euroko kostua izan dute.

Modu honetan, Udalak auzoaren goialdeko irisgarritasuna hobetu nahi izan du, Txonta kalea Galiziako pasealekuarekin lotuz.