Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren azpisektoreari eusteko laguntza-programa bat abian

2021/03/09

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak agindu bat argitaratu du, euskal txikizkako merkataritzaren ekipamendu pertsonalaren azpisektoreari eusteko laguntza-programa arautu eta horretarako deialdia egiteko.

Programaren zenbateko osoa 15.800.000 eurokoa da, eta une zail hauetan ekipamendu pertsonalaren azpisektore osoari erantzuteko erabiltzen da, bizi dugun pandemia-egoerak bereziki eragindako azpisektore gisa.

Laguntzen tramitazioa (martxoaren 30era arte) telematikoa izango da soilik, eta diru-laguntzen bidez gauzatuko da. Eman beharreko zenbatekoa saltokiko langile kopuruaren arabera ezartzen da 2021eko otsailaren 15ean, irizpide hauen arabera: 1 eta 9 langile bitarteko establezimenduak, 4.000 euro; eta 10 edo langile gehiagoko establezimenduak, 4.500 euro.

Xehetasun gehiago eskuratzeko eta laguntzak eskatzeko interesa duten merkatari guztiek martxoaren 26a baino lehen jarri behar dute harremanetan Eibarko Merkataritza Bulego Teknikoarekin, 943206669 edo 943254083 telefonoetara deituta.

Eibarko Merkataritza Bulego Teknikoak Eibar, Ermua, Elgoibar, Soraluze eta Mendaroko eskaerak tramitatuko ditu.