Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Torrekua eta Berdintasunaren Pasealekua lotzen dituzten eskailerak itxita egongo dira asteazken eta ostegunean, espazioa hobetzeko egingo diren lanak direla eta

 Torrekua eta Berdintasunaren Pasealekua (trenbidearen gainean) lotzen dituzten eskailerak.

Torrekua eta Berdintasunaren Pasealekua (trenbidearen gainean) lotzen dituzten eskailerak.

2021/04/20

Torrekua eta Berdintasunaren Pasealekua lotzen dituzten eskailerak, Unibertsitate Laboraleko tren-geltokia dagoen tokian, itxita egongo dira oinezkoentzat aste honetako asteazkenean eta ostegunean, apirilaren 21ean eta 22an, hurrenez hurren, tokiko sabaiaren zati bat eraisteko egingo diren lanak direla eta.

Lan horiek egin ondoren, eta, oraingoz, ezinbestekoak direnak inguru horretatik igarotzen diren herritarren segurtasuna bermatzeko, sakonera handiagoko beste lan batzuk egingo dira, espazioa hobetzeko.

Eibarko Udalak hainbat informazio-kartel jarri ditu dagoeneko inguruko etxebizitzetan, lan horien berri emateko.