Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tiburtzio Anitua kaleko 3. zenbakian dagoen igogailua urtarrilaren 14an jarriko da martxan, aurreikuspenen arabera

2022/01/05

Tiburtzio Anitua kaleko 3. zenbakian, Berdintasunaren pasealekuaren ondoan, dagoen igogailua geldirik dago oraindik, matxura bat izan duelako ura sartu eta zirkuitulabur bat gertatu ondoren. 

Duela aste batzuk gertatu zen matxura eta puskatutako piezen ordezko berriak jarri ziren, baina, ondoren, beste pieza bat ere kaltetuta zegoela egiaztatu zen. Hori dela eta, pieza eskatu zen, igogailua martxan jarri ahal izateko.

Pieza berria noiz iritsiko zain, aurreikuspenen arabera, urtarrilaren 14an jarriko da martxan igogailua.

Barkatu eragozpenak.