TEK Eibar: hitzaldi informatiboak martxoaren 12an (Coliseoan) eta 14an (Errebal Plazian)

Lehena, hilaren 12an, 18:30ean, eskainiko da Coliseo Antzokian eta, bigarrena, Errebal Plazian, hilaren 14an, 12:00etan.
Aste honetan aurkeztu da prentsaurrekoan TEK Tokiko energia-komunitatearen egitasmoa. Tokiko energia-komunitate honek anbizio handiko plan bat du energia-autokontsumoko komunitate zabal bat eratzeko; horretarako, panel fotovoltaikoak jarriko dira eraikin publikoen teilatuetan, eta hortik sortzen den energia herritarrek erabili ahal izango dute.
Eibarko TEK proiektuak deskarbonizazio-prozesuan eta herria toki jasangarriagoa izaten lagunduko du; eibartarrei aukera emango die energia modu eraginkorragoan sortzeko eta kontsumitzeko, ingurumenarekiko arduratsu jokatuz eta % ehunean herritarrengan pentsatuz.
Ekimenari buruz gehiago jakin nahi dutenek Coliseo eraikinean eta Errebal Plazan martxoan egingo diren bi hitzaldietako batera jo dezakete.
- Martxoak 12 ,18:30ean, Coliseo Antzokian
- Martxoak 14, 12:00etan, Errebal eraikinaren aretoan
Establezimenduei zuzendutako hitzaldia, martxoaren 19an, 15:00etan, Errebal Plazan.
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, www.tekeibar.eus webgunean kontsultatu daiteke edo 900 859 695 telefonora deitu astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 18:00etara.
Erlazionatutako edukia: