Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Taxibus zerbitzua indartuko da 07:30ean, Untzaga eta Tekniker arteko ibilbidean

2021/12/09

Gaurtik aurrera, abenduak 9, Eibarko Udalak taxibus zerbitzua indartuko du 07:30ean, Untzaga eta Tekniker arteko ibilbidean.

Helburua da ordu horretan Udalbusa hartzen duten ikasleei zerbitzu hori ere erabiltzeko aukera ematea.

Zerbitzuaren errefortzu hau eskola-egunetan bakarrik egingo da.