TAOan aldaketak
TAOaren zerbitzua (trafiko eta aparkamenduaren ordenamendua) hobetze aldera, hainbat aldaketa egin dira. Orain arte, San Juan eta Bidebarrieta kaleetako makina edo aparatuak ez zuten txartelik ematen ordutegi muga amaitzen zenetik, 20:00etan, hurrengo goizera arte, 09:00etan. Orain egin diren aldaketekin, makinek txartela ematen dute TAOaren ordutegitik kanpo (20:00ak eta 09:00ak bitartean), hurrengo eguneko lehenengo bi orduetarako.
Era berean, bi orduak betetzen ez badira arratsaldeko azken orduan, soberan geratzen den denbora, hurrengo eguneko lehen orduan aprobetxa daiteke. Adibidez, txartela arratsaldeko 19:00etan atera bada, soberan geratzen den denbora, hurrengo eguneko lehen orduan gozatu ahal izango da, 10:00ak arte.