Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Saratsuegira doan Udalbuseko zerbitzuaren ordutegi berriak martxan ekainaren 1etik aurrera

2018/05/31

2018ko ekainaren 1etik aurrera, aldatu egingo da Udalbus zerbitzuaren ibilbidea. Hori dela eta, 59 lineako ibilbidea (Auzoak) Saratsuegiraino luzatuko da. 59. lineako ibilbidea luzatu egingo da Azitainera 9:18, 12:18, 13:18 eta 18:18an heltzen diren zerbitzuak Saratsuegiraino luzatuz. Bestalde, Saratsuegiko jaitsierak gehitu egingo dira 7:27, 9:27, 11:27, 12:27, 14:27 eta 18:27ra.

Era berean, Txontako 14. zenbakian geraleku berria ipiniko dute eta geldialdiaren seinalea ipini dute.

Ekainaren 1etik aurrera, behin-behinean eta proba moduan, Udalbuseko T-1102ak burutzen duen ibilbidea aldatu egingo da. Legarreko geralekuak (Legarre Gain 9, Legarre Gain 17 eta Legarre Behea) aukerakoak izatera pasako dira. Hori dela eta, aurretik ez badago inongo eskaerarik, San Juan kaleko geralekua egin ondoren, Torrekuako geralekua egingo da ohiko ibilbidearekin jarraitzeko.

Erlazionatutako elementua

Udalak Udalbusaren zerbitzua handitu du, auzotarrek hala eskatuta