Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

San Agustin kalearen itxiera, Errekatxuko lanak direla-eta

2022/07/15

Errekatxuko etxebizitzen promozio berriaren baitan Bidebarrieta eta San Agustin kaleetan egiten ari diren lanen ildora, San Agustin kalea trafikoarentzat itxi egingo da datorren astetik aurrera. Zehazki, uztailaren 19ko goizeko 8:00etan itxiko da, uztailaren 22ko arratsaldeko 19:00ak arte. Ostean, kalea irekita mantenduko da uztailaren 22ko arratsaldeko 19:00etatik uztailaren 26ko 8:00ak arte, eta berriz ere itxi beharko da egun horretatik uztailaren 29ko arratsaldeko 19:00ak arte.

Era berean, oinezkoak normaltasunez ibili ahal izango dira San Agustin kalean zehar eta autoak zamalanak burutzeko sartu ahalko dira.